Hilabetekako artxiboa: ekaina 2017

Inbaditzaileak

Galeria honek argazki 1 du.

Konturatu al zara gero eta musika gehiago entzuten dela kalean? Ez ez naiz ari edozein unetan edozein lekutan ustez konpainia egiteko, gehiago erosteko, lasaitzeko, jartzen dizuten musika, gehienetan, jasangaitzaz. Kontu hori askotan aipatu dugu hemen. Modu “boluntarioan” entzuten den musikaz … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Min pixka bat biharko

Galeria honek argazki 1 du.

Izenburuko esaldian laburbildu daiteke post hau, ez duzu zertan irakurtzen jarraitu, hortxe laburtuta dago oinazearen gainean esateko dudan guztia. Oinazea bukatzen denean, akabo dena. Beraz, komeni zaigu mina ere dosifikatzea,  guztia aldi berean, kolpe bakarrean, ez xahutzea, bestela, konturatzerako, bizitzak … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Zaldi beltz bat dator arrapaladan

Galeria honek argazki 1 du.

Itxiduraren bestaldeko zelai malkartsuaren muturretik dator. Zuhaitzen gerizpean egongo zen, lo deskuidatzen bazara. Zaldiek ere lo egiten dutela esango nuke, nahiz eta ezin jakin ametsik egiten duten ala ez. Edonola ere, oso goiz da, baita bakartutako zaldi beltzentzat ere. Sumatzen … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Lana euskal kantugintzaren atalean

Galeria honek argazki 1 du.

Lana gaiaren gainean aritu ginen INFO7 irratiko euskal kantagintzaren atalean, hemen dituzue erabilitako kantuak. Eta hemen, berriz, saioa, entzun nahi izanez gero.

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Kantutegitik kendu

Galeria honek argazki 1 du.

Direla aste pare bat Onintza Enbeitak Euskadi Irratian zerrendatu zituen euskal kantutegitik kenduko zituen kantuak. Zerrenda ikusita berarekin bat natorrela uste dut, nahiz eta 10eko zerrenda labur antzekoa gertatu. Kontua ez da,dena dela, kantuak inondik kentzea, lehenik eta behin, ezinezkoa … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Errutina-zainak

Galeria honek argazki 1 du.

Badira sasoiak non normaltasuna, ohikoa, egunerokoa edo monotonia den desiratu dezakezun egoerarik onena. Besteak beste, badakizulako berriak eta ezusteak soilik txarrerako izan daitezkeela. Telefono-deiak gauaren erdian, edo anbulantzien uluak aldapan gora. Guretzat, hoberenera, botika bat gehiago dakarren atzerapausoren baten seinale … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Anatoliako kantautoreak

Galeria honek argazki 1 du.

Ulas Özdemir Traces Of Asik Buda 2017 Anatoliako kantautoreak Kantautoreei dagokienez, songwriter anglosaxoiarena da gurean hedatuen dagoen “formula” (Dylanen ondorengoak). Baina ez da formula bakarra, ezta gutxiagorik ere. Beste garai batzuetan, adibidez, itzal handiagoa eduki dute gurean Hego Amerikatik heldutakoa: … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Amaren biluztasuna

Galeria honek argazki 1 du.

Bizitza irakurri daiteke gorputz bilutsi batean. Plazerik txikienek, lanik ikaragarrienek, ezuste mingarrienek, istripurik lerdoenek zizelkatu dute, eskultura bat bailitzan. Bata bestearen gainean, alboan, azpian… pilatzen ditugu moldaketak eta irakurtzeko moduan jarri. Denborak antolatzen ditu, hark egiten du gorputza, artista gorenen … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Iruzkin 1