Bandera

Ardo-tanta bat erortzen da, kamara-geldoan bezala, eta arropa zipriztintzen du. Orbain nabarmena da, garbitzen zaila, eta zure burua agerian uzteko modukoa. Baina zertarako garbitu?

Ezazu garbitu ardoak ezpainetan utzi dizun arrastorik
hain ederra zaude
tanta bakar horrek lepotik behera jaistean
sortu duen errekastoa izan nahiko nuke
blusako laugarren eta bosgarren botoien artean
sortu berri zaizun zauri morearekin
bandera bat egiteko 
ukitu umela biluztasunarentzat
euri-fereka larru idorrarentzat
ustekabean
kolkotik irristatu zaizun ardo apurtxo hori izan nahiko nuke
zure arropa-azpitan
abentura ikaragarriren bat ezagutzeko

mesedez 
ez garbitu ardoak ezpainetan utzi dizun arrastorik
ene irudimenak izugarri estimatiko dizu

Kategoriak Ardoarenak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Ajearen gorazaharre

Galeria honek argazki 1 du.

(Ardoarenak 29) Ardoa edateaz ari bagara, mito asko daude ajearen gainean. Adibidez; ardoaren kategoriaren arabera arinagoa dela ajea, okerrena ardo ezberdinak nahastea dela… Ez al dizute sekula esan kontuz ibiltzeko ardoa beste edari alkoholdunekin uztartzean? Bada,  esperientzia urri baina praktikotik … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

#uztailekoak

Galeria honek argazki 1 du.

Dagoeneko prest duzue uztailari dagokion kantu-zerrenda. Ohikoa denez, handik hona ibili gara, eta ondorioz, beti bezala, denetatik apur bat dago zerrendan. Aurreikusi zitekeen baino folk gehiago (Nancy Kerr, The Suposed So, Cold Mountain Child, Hiraeth), baina, kasuliateta edo Hego Afrikako … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Udako errepideak

Galeria honek argazki 1 du.

Inspirazioa iheskor eta apetatsua dela pentsatu dut, pantaila zuritik altxa eta balkoitik begira jartzearekin batera. Errepideak inguratzen du etxea, hain hurbiletik ohikoa dela asfaltoari lotutako soinu-banda gure sukaldean. Autoak, motorrak, kamioiak, autobusak eta elkarri entzuteko oso ozen hitz egiten duten … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Borgoina

Galeria honek 3 argazki ditu du.

(Ardoarenak 28) Ardo garesti demonio horietako bat edateko gogoa ase nahi, eta halaxe egin genuen. Ez dago sekretu handirik.  Ardoarena beste gauza askorekin disfrutatzeko aitzakia baino ez zen. Baina, hori bai, Borgoinako ardoa dastatu genuen, azkenean, baina eskerrak kortxo-kentzekoaz gain … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Sega-potoa zurrutean aritu da

Galeria honek argazki 1 du.

(Ardoarenak 27) Goiko argazkia ikusi eta Tom Waitsen The Piano As Been Drinking (Pianoa Zurrutean Aritu Da) kantuarekin akordatu, ez dakit zergatik. Bien arteko nahasketatik sortutako testua da hau, kendu pianoa eta jarri mugikor bat. Ez da itzulpena, kantuaren umore … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Errelatoaren soinu-banda

Galeria honek argazki 1 du.

Disko adina liburu txarrez beteta dago mundua. Ezin esan espresio mota batek ala besteak eragin zuzena duenik ekoizpenaren kalitatean. Disko eta liburu eskasak egiten ditugu, hemen, han, edozein garaitan. Are gehiago, sormenaren ale “ustel” horiek, askotan, itzala lortzen dute jendartean, … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Dastatu biluztasuna

Galeria honek argazki 1 du.

(Ardoarenak 26) Inbidia eta errezeloarekin irakurtzen ditut ardo-dastatzaileek, ardoak probatu ondoren, haietaz esaten dituztenak. Tamaina bereko errezeloz eta inbidiaz. Alde batetik, gustatuko litzaidakeelako edozeren gainean hainbeste ñabardura sumatzeko gai izatea. Baina, bestetik, ez dakidalako noiz kontatzen ari diren topiko literarioz … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

#ekainekoak

Galeria honek argazki 1 du.

Atalka aztertuko bagenu ekaineko kantu-zerrendak eman duena, honelaxe laburtuko genuke: 01. Atala, kantatutore anglosaxoiak: Ingalaterrako ijitoen kantutegia eguneratu duen Sam Lee bikainarekin hasi, Townes Vand Zanten kantu ezezagun batekin jarraitu eta Eleni Mandellen azken lana goraipatu genuen, ezustean Londonen americana … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Pop anitza

Galeria honek argazki 1 du.

Hamaika izan daitezke pop musikak har ditzakeen bideak, alde horretatik ziurrenik musika mota gutxi egongo dira popa bezain malguak. Saltsa guztietako perrexila, ospe txarra lortzeraino, batzuetan magia gertatzen da eta aitzakia merkea baino, pop musika da guztiari osotasuna ematen diona. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina