Arrakasta

Galeria honek argazki 1 du.

Inoiz semeak erosiko zion Mercedes autoa zen gure aita zenarentzat arrakasta. Neuk ez daukat hain garbi (eta hura bezain materialista naizela esango nuke), ziurrenik, zientzia-fikzioaren pareko zerbait delako hori, gora-beherez betetako ibilbide luze, baina ez oso… adjektibo bat falta zait,… … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

#dickgaughanen10

Hain ezagunak gertatzen ez diren kantautoreen bidetik jarraituta ezinezkoa da Eskozian geldialditxo bat ez egitea. Dick Gaughan bertako musikaririk estimatuenetakoa da eta ibilbide luze eta mamitsua burutu du, ez bakarrik kantautore gisara, baita bertako folk-berriarentzat ezinbestekoak gertatu diren hainbat proiektuetan parte hartuz: Five Hand Reel, Boys Of The Lough edo Clan Alba. Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Musika, Uncategorized | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Mayra Andraderen azkena

Galeria honek argazki 1 du.

MangaMayra Andrade Sony Music 2019 Abidjan eta Paris artean grabatutako disko berrian Cabo Verdeko kantariak apustu argia egin du egun Afrika-mendebaldean nagusi diren joera urbanoetara hurbiltzeko. Horretarako Nigeria eta Boli Kostako hainbat musikari gazteen laguntza eduki du. Kreoleraz eta portugesez … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Ardo eta arrosa egunak (ardoarenak 9)

Ez da kasualitatea filmaren izen bera jartzea, Days Of Wine And Roses, istorio honi. Alkohol-zaletasunaren gaineko drama puska da filma, bere gordintasunean. Kontu moralik aipatu gabe, burua zuritu gabe, baina ardoarekin  gora eta behera aritzean, zilegi da alkohola  hondamendia ekar dezakeen droga legal (baina gogorra) dela aipatzea, nahiz eta horretarako, normalean, jendeak ez erabili erreserbako ardorik.

Gainera badu harreman berezia musikarekin, batik bat Dream Syndicate talde estimatuaren bigarren diskoari esker. Bai, lotsa gutxi behar da horrelako bi arte-lan puska aipatu eta ondoren testu bat argitaratzeko. Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ardoarenak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

#urtarrilekoak

Galeria honek argazki 1 du.

Dantzarako musikak izan dira nagusi urtarrileko kantu-zerrendan. Afrika eta Hego-Amerikakoak gehienak, baina izan da Palestindar hip-hopa, topatu, edo bere kabuz etorritako, oilo larrua jartzeko moduko kanturik (Gianmaria Testa, Los Hermanos Cubero), Kolonbian dena cumbia ez dela adierazteko piezarik, afrobeat musika … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Ardo merkearen apologia

Istoriotxo honek badu zerbait asmatutik, baina, egia da gure aitak uste zuela, beste askok bezala, ardoa zenbat eta zaharrago, orduan eta baliotsuagoa zela. Ez zuen kontuan hartzen ardo bakoitzak duela bere denbora, eta botilaratutakoa eskasa bada hasieratik… agortua duela ardo horrek epea. Edan ezin den zenbat ardo ez ote da gordetzen okasio berezi horietarako! Zenbat ozpin eta cognac bataio eta ezkontzetarako. Horren gainekoa da testu hau, baina baita ardo merkearen apologia ere. Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ardoarenak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Herri-musikaren alde askotarikoak

Galeria honek argazki 1 du.

Ez, edertasuna eta zailtasuna ez datoz beti eskutik. Beraz, hau diska ederra dela esanda, hitzaren zentzurik osoenean, ez pentsa entzuteko lan izugarria eragingo dizun disko horietako bat denik. Gordina? Bai, ez bilatu alferrikako edergarririk kantu-sorta honetan. Mamitsua? Bai musikalki, eta … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Lotarako ipuina kortxo-kentzekoarentzat

Galeria honek 2 argazki ditu du.

Ez dakit zergatik ez dioten ematen Nobel sariren bat kortxo-kentzekoa asmatu zuenari. Ez da txantxa. Badirudi XVIII mendetik datorrela ardoa kortxoarekin estaltzeko ohitura, eta beste askotan bezala, ez dakigu nork asmatu zuen baina bai, nork patentatu zuen 1795 ean (komertzioa … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Irakurgaiak kantua taldearekin

Galeria honek 3 argazki ditu du.

Opari batzuk jaso eta armairuren batean gordetzen dituzu. Batzuetan zabaldu gabe, baina gehienetan, kontu handiarekin koloretako papera kontuz apartatu (hautsi gabe) eta barruan dagoena begiratuta, zelo puska berak erabiliz, berriro itxi ondoren. Ez da estimazio kontua, ezta gutxiagorik ere, maite … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

#desafinatzen

Galeria honek argazki 1 du.

Afinazioarena oso kontu serioa da musikarientzat, eta batez ere, kantarientzat. Baina, kontua hartu behar da afinazioa ulertzeko modu asko egon daitezkeela, eta, beraz, desafinazioa afinatzeko modu bat ere izan daitekeela.

Galeria gehiago | Utzi iruzkina