Zein nahiago duzu
fruitu lehor sail baten itzalaren zaporekoa
eta purpura gardena dena
kolorez?
zein ardo nahiago duzu
gorputzez sendo baina hezetasun gutxiko
egun bateko haizearen arintasunekoa?
arrats oriental baten
asperenen oihartzunak esnatzen dituena?
poliedrikoa
zilindrikoa
ala
parabolikoa
zein nahiago
lainoen iragankortasunaz mintzo dena
ala
aitzina ispilatzen duena bere
gorputz dotore
eta
osotasun karratuan
barka
baina ez al duzu
literatura gabeko ardorik
edatekoa
soilik
* (Sail berri bati duzue blogean, ardoarenak izena jarri diot. Atal honetan agertzen diren guztiek; testuek, irudiek, argazkiek… zer ikusirik edukiko dute ardoarekin eta ardoa edateko moduekin). |