Bat
ez dut ene arima salduko
pintxo eskas batzuen truke
bi
tabernak ez dira
jangela sozialak nerabeentzat
hiru
ez dudalako aitzakiarik behar edateko
lau
ez dut ene duintasuna galduko
mokadu baten
borrokan
bost
ateri dauden barren alde
sei
zergatik jan
goserik gabe
zazpi
zergatik maitatu
maionesa
zortzi
eta barbakoa saltsa
bederatzi
eta zarata
hamar
eta jendetza
hamaika
ardo txar
eta
pintxo eskas bat baino
nahiago
prezio berean
tabernarien eskuzabaltasun
zalantzazkoaz jardun
ardo on baten
laguntzaz