Hasi gara ARDO grabatzen

Astelehenean (2021/12/27) hasi ginen Beñardo eta biok ARDO disko-liburuko kantuak grabatzen. Peio Gorrotxategi ari da tekniko lanetan, eta Jonan Ordorikaren Mamia estudioetan ari gara. Dagoeneko gitarra akustikoak grabatzen amaitu, eta gitarra elektrikoekin hasiko gara. Martxa onean ari gara beraz. Horixe da laburpen teknikoa. Baina bada beste modurik orain artekoa azaltzeko. Adibidez, hauxe da lehenengo egunean estudiora iritsi baino lehen egin beharreko bidearen azken 500 metroak.

Estudiora aho-zabalik iritsi eta gero, gure burua kokatu dugu eta has gaitezke lanean. Baina tentuz, denbora ongi aprobetxatzea bezain garrantzitsua baita gauzak presaka ez egitea. Trastoak kokatu, grabaketarako beharrezkoak direnak prestatu, eta probatu ondoren, has gaitezke… Beti bezala, Peiok lana aurreratu du, kontu tekniko horietan grabaketa-denbora gehiegi ez xahutzeko. Ekin grabatzeari, edo hobe esateko metronomo deritzon infernuko tresna batekin borrokatzeari.

Uste dut hauxe dela lehen bi grabaketa egunen laburpenik onena. Oraindik asko geratzen zaigu amaitzeko, baina ongi hasi garela esan beharko.

Ea bihar!

1 thought on “Hasi gara ARDO grabatzen

Utzi erantzuna Iban(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up