Hirugarren eguna

Egunak joan, eta egunak etorri, oso monotonoa gertatzen da diskoen grabazio-prozesua. Nekagarria, eta askotan azpergarria.  Edo zu ari zara grabatzen, edo beste bat grabatzen ari dena entzuten ari zara. Bi lan hauek arretaz egin behar dira, bestela ez dago disko onik egiteko aukerarik. Zu grabatzen ari zarenean intentzio, gogo, eta gaitasun guztia jartzen saiatu behar duzu. Bestea egiten ari dena entzuten ari zarenean, berriz, oso erne egon behar duzu, batez ere, egon daitezkeen desfase, ukitu ezatsegin, edo akatsik txikienak antzemateko.  Arreta ordu asko dira, eta pazientzia handiarekin hartu beharra dago. Baina, hain sartuta zaudenean prozesu batean, ohikoa da urduritasunak lehertzea, eta zorionez, bazkari on batek, eta atseden apur batek konponduko duten gatazka “domestikoak” gertatzea. Kirioak dantzan ibili gara hirugarren grabazio egunean.


 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Scroll Up