Hasi gara nahasketekin

Bai, halaxe da. Diskoaren lanak ez dira amaitzen grabaketa-prozesua ixtearekin. Ondoren, nahasketei ekin behar zaiei. Zertarako? Grabatutakoa txukuntzeko, egokitzeko, janzteko, zuzentzeko, apaintzeko… Aditz-sorta hau asko luzatu daiteke, baina balio beza laburpenak nahasketen garrantzia azpimarratzeko.

Batzuek kontrakoa uste duten arren, ez da posible nahasketekin miraririk egitea, dagoena dago, grabatuta dagoen moduan,… Baina hori emateko moduak asko aldatuko du kantu horien entzunaldia, batez ere, aurretik ezagutzen ez dituenarentzat. Eta kantuak egiten ditugu, beti, norbaitek entzun ditzan.

Larunbatean lehenengo urratsa baino ez genuen eman, beno Peiok astebete eman du ahotsak eta gitarrak “enpastatzen”. Atzo, berriz, Raul, Peio beraren eta Mattinen armonika, perkutsio eta teklatuak gehitu eta egokitu genituen, eta kanturen bati forma ematen jardun genuen. Ondorioz esan daiteke, ofizialki ekin diegula nahasketa lanei.

Hori bai, lan hau “etxean” egingo dugu, dagoeneko, operatibo baitago Peioren Aieka estudioa. Beraz, atzo denak pozik ibili ginen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up