{"id":106,"date":"2026-09-29T10:58:24","date_gmt":"2026-09-29T09:58:24","guid":{"rendered":"https:\/\/morau.eus\/?p=106"},"modified":"2026-10-01T09:59:37","modified_gmt":"2026-10-01T08:59:37","slug":"bidean-da-bake-ostea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/morau.eus\/?p=106","title":{"rendered":"Bidean da Bake-ostea"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Badira hilabete batzuk Be\u00f1ardo eta biok lanean ari garela kantu berriekin. Azken diskoetako ildoari jarraituta disko tematikoa izango da eta, oraingo honetan, gure gerra, eta bake, txikiaren inguruko gaiak jorratuko ditugu. Halaber; barkamena, errua, erresumina, damua, memoria, militantzia, biktimak&#8230; izango dira kantuotan aipatuko ditugun zio nagusietako batzuk, jakina, Morauren ikuspuntu xamur, kritiko eta ironikoarekin landuta. <\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ez da disko dramatikoa izango, ez du autokonplazentzia kirats handirik izango, baina ez ditu gai mingarriak saihestuko. Beraz, imajina daitekeen moduan, arreta berezia jarri diegu kantu hauen hitzei, eta azpimarratu nahiko nuke ahalegin handia egin dugula tonu egokia topatzeko. Musikalki, orain arteko gure bideari eusten diogu, beraz; melodiez betetako folketik, zein pop-rocketik, edaten duten kantuak ondu ditugu. Alde horretatik, ez da musikalki disko &#8220;tristea&#8221; izango, are gehiago, irudipena dut sortu ditugun doinuen argitasunak osagarri bikain gertatuko direla hitz &#8220;serio&#8221; hauentzat. Ez, ez dira faltako lelo itsaskorrak.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Bake-ostea<\/strong> izango du izenburu kantu-bilduma honek eta abenduan grabatzeko asmoa dugu Berako <strong>Atala<\/strong> estudioan I\u00f1igo Irazokirekin. Bi ahots eta bi gitarra, hori izango da diskoaren oinarrizko janzkera, nahiz eta berritasun gisara Be\u00f1ardok gitarra elektrikoa kantu guztietan jo. Horretaz gain, izango dira kolaborazio puntualak hainbat kantuetan, baina, azken lan guztietan bezala biluztasuna izango da <strong>Bake-ostearen<\/strong> beste ezaugarri nagusietako bat; kantautorearen egoskorkeria&#8230;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Blog honetan azalduko ditugu diskoarekin lotutako berrikuntza guztiak. Beraz, izango duzue gure berri.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">(Argazkia:<strong> Putre<\/strong>)<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Badira hilabete batzuk Be\u00f1ardo eta biok lanean ari garela kantu berriekin. Azken diskoetako ildoari jarraituta disko tematikoa izango da eta, oraingo honetan, gure gerra, eta bake, txikiaren inguruko gaiak jorratuko ditugu. Halaber; barkamena, errua, erresumina, damua, memoria, militantzia, biktimak&#8230; izango dira kantuotan aipatuko ditugun zio nagusietako batzuk, jakina, Morauren ikuspuntu xamur, kritiko eta ironikoarekin landuta. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":107,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-106","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-bloga"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/morau.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/106","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/morau.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/morau.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/morau.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/morau.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=106"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/morau.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/106\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":143,"href":"https:\/\/morau.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/106\/revisions\/143"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/morau.eus\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/media\/107"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/morau.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=106"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/morau.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=106"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/morau.eus\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=106"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}