Morau enea

Badugu azala!


Diskoarena prozesu luze eta konplexua da. Alde batetik, eduki musikalak landu eta jorratu behar dira: kantuak zedarritu, soinuaren norabidea zehaztu, kolaborazioak lotu… Bestetik, diskoaren iruditeria ere landu behar da: diseinu grafikoa, argazkiak, irudiak… Eta, azkenik, kantu-bildumaren inguruko “literatura” prestatu behar da: izenburua, azalpen orriak, “diskurtsoa”…. Bigarren atalari dagokion erabaki garrantzitsua hartu dugu eta dagoeneko Bakeosteak badu azala.

Iñaki Martiarena lagun eta artista konplizeari eskatu genion, dagoeneko, blog honetan argitaratua dugun kanoien argazkia eman eta berak bueltan irudi hau itzuli zigun. Beraz, pozez esan dezakegu badugula azala!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.