Abizenik gabeko pop musika

OSO FAN
21’44”
Egilea editore 2017

Abizenik gabeko popa da hau. Ez pop-rocka, ez pop-folka, ez pop-chansona… Hau popa da, bestelako koartadarik gabeko pop musika. Lanetik etxera iritsi, eta bolumena topera jartzea merezi duten disko horietako bat erditu du Oso Fan bikoak. Baikorra, melodikoa, sinplea, ahopean eramateko leloz betea… Bi hitzetan azaltzeko, eguna alai diezazuketen disko horietako bat. Azpimarragarria da dituzten elementu gutxi horiei zer-nolako zukua ateratzeko gaitasuna duten, eta, gauzak korapilatzeko tentazioari ihes eginez, nola lortu duten kantu eder sorta hau erditzea. Donostia ez da Glasgow, baina horrelakoekin, zorionez, gero eta antz handiagoa eduki dezakete.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up