Azkena… azken, azken, azkena

(Ardoarenak -01) Ardoa aitzakia hartuta idazten hasi nintzenean, gauzak serio egin eta erronka bota nion ere buruari. Lau urtaroak hartu behar zituen proiektuak eta 50 testu idatzi behar nituen denbora horretan. Bada lortu dut, hauxe baita azkena. Benetan, azken, azken, azkena.

Orain egindakoa txukundu, sailkatu, egokienak aukeratu eta kantuak egitera! Badut gogoa.

Bai
benetan
hauxe da azkena
kopan utzitako kondarra zurrupatu
botila hutsa badaezpada ere astindu
altxa
eta banoa
tentuz
zutik jartzean bakarrik jakiten da eta
zein heroismo gradu beharko den
ateraino txukun iristeko
espero dut
kulunka gehiegi ez egitea
amaierara nahikoa duintasunarekin heltzea
agurra izan dadila
estropezurik gabea
gogoangarria apaltasunean
danbatekorik gabea
akaberek merezi baitute epika apur bat
iritsi al da orkestra
bada
itzali dezatela argia amaitzerakoan 
 
neu banoa
inork hartu nahiko al luke nirekin
hondar
hondar
hondarrekoa
hain da luzea etxerako bidea
 
 
 
 
Kategoriak Ardoarenak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Txikikeriaren apologia

(Ardoarenak -02) Azkenean lortu dut, testua idatzi dut ARDO hitza erabili gabe.  Idatzitakoak ez duela zer ikusirik ardoarekin? Beno, ez nuke halakorik esango, agerian ez badago ere, orain arteko testu gehienetan agertzen den ikuspuntuaren aldarria baita.

Mementoa
haria 
alea
tanta
 
ia ikusezina dena
 
apurra
atomoa
perdigoia
bokala
 
neurtzen ez dena
 
pizarra
izpia
bemola
txinparta
 
ez badago inon
 
errainua
bala 
gradua
ufada
 
baina hain begi bistan
 
garra
hazbetea
kontsonantea
taupada
 
ez du memoriarik
 
pausoak
hatsak
soak
txintxarrak
 
zertarako zenbatu
 
puja
koska
distira
ziztada
 
ez deusaren tamaina
 
soa
amiñia
hasperena
arrakala
 
isla hautemanezina du
 
keinuak
haziak
polenak
bokalak
 
baina
bere baitan
ozeano barea bi aldiz biltzen du
leihoko
lurrun malko bakarrak
 
 
Kategoriak Ardoarenak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Urtarrileko kantu-zerrenda

Hauxe da urtarrileko kantu-zerrenda. On egin!

Kategoriak Musika | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Kantu-zerrenda

Galeria honek argazki 1 du.

Beste gai hoberik ez, eta inspirazioko ajea nolabait disimulatzeko, zutabeari aurre egin behar horretan, atzo, lanera nindoala, bizikletan jakina, kantu dedikatuen zerrenda imajinarioa eraiki dut pedalei eragiten nien bitartean. Horrela, kantuak eskaini dizkiot, han eta hemen, ibilbidean zehar topatu ditudanei. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Edale ez-bitarrak

Galeria honek 2 argazki ditu du.

(Ardoarenak -03) Joan denekoan, ardo-dastaketa batean, ohikoa denez, itaun batekin hasi eta beste batekin bukatu genuen, eta bidean beste hamaika aukera egin behar izan genituen; hau ala bestea, horrela ala bestela, orain ala gero… Ardozale ona izateko test bat zirudien. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Opari musikalak

Galeria honek argazki 1 du.

Esan egia, entzun al duzu, senitarteko estimatu, baina, zure gustuak azaletik baino ezagutzen ez dituenak, eguberrietan oparitu dizun diskoa? Musika gehiegi entzuten du, eta ez da bere errua familiakoen eta lagunen artean, behin eta berriro, talde arraroen proselitismoa egiten saiatzea. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Mundu benetakoa

Galeria honek argazki 1 du.

(Ardoarenak-04) Askoz ere testu luzeagoa idatzi eta gero, lauzpabost bide ezberdin hartu eta gero, laburtzen hasi eta testua honetan geratu da, ziurrenik, ez neukalako askoz ere gehiago esateko. Ez da alferkeria izan. Hori bai, ez dut uste sekula irekiko dudanik … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

#abendukoak

Hauxe da abenduko kantu zerrenda. On egin.

Kategoriak Musika | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Lau teilatu

Galeria honek argazki 1 du.

Azkenean lortu duzue, 500 poliziek, 2000 irakasle eta 35.000 ikaslek, 70 kazetari eta 150 mojek, alderdi orotako 176 zinegotzi eta 300 seminaristek. Lan bikaina egin duzue era eta kolore guztietako 865 funtzionarioek, 103 sindikalista eta 3240 erretiratuek, 291 dinamizatzaile afizionatu … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Gasteizen, azkenean!

Galeria honek argazki 1 du.

(Ardoarenak -5) Testu hau idazteko ez diogu, berariaz, inongo tabernariri tratu txarrik eragin. Hori bai, zizerone/konplize  txukunak  eduki dizkiagu ; Jon eta Imanol, haien pazientzia handia da. Hauxe da, bestalde, testuan zehar erabilitako ardoen zerrenda: Dominio De Berzal, Hermanos Frias … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina