Ongi etorri


Lehenengoa (2013-10-04):

Lehenengoa egunsentia


Eta bien bitartean, bizitza gertatu zen. Ibilaldiz, gaixotasunez, argazkiz, zaintzaz, zeruz… betea. Behin esnatzen hasita, altxa besterik ez, eta paseatu, eta bide batez dozenaka argazki egin, eta batzuk gorde, eta hauetatik, baten bat, elkarbanatu. Bana, paseo bakoitzeko.

Horren harira gauza asko ikasi ditut. Adibidez, gogoratu edo biziren artean bigarrena aukeratzea komeni dela, ibiltzeko zapata erosoak direla onenak, eta gainera, praktika handia hartu dut lurrari begirik galdu gabe lainoei so egoten eta pilulak bistadizo bakarrean sailkatzen.

Baina, batez ere, jabetu naiz, ohitura dela, pertsona bilakatzen gaituzten ezaugarrietan, galtzen dugun azkena. Alegia, ez garela ezer egunerokotasunik gabe.

Eta, hauexek dira Egunsentiak Alperrentzat.

Ongi etorri.


Azkena (2016-10-27):

Azkena