Kategoriaren artxiboa: Egunsentiak Alperrentzat

Irakurgaiak kantua taldearekin

Galeria honek 3 argazki ditu du.

Opari batzuk jaso eta armairuren batean gordetzen dituzu. Batzuetan zabaldu gabe, baina gehienetan, kontu handiarekin koloretako papera kontuz apartatu (hautsi gabe) eta barruan dagoena begiratuta, zelo puska berak erabiliz, berriro itxi ondoren. Ez da estimazio kontua, ezta gutxiagorik ere, maite … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Memoriaren metal-txinpartak

Galeria honek argazki 1 du.

Pipiak jotako armairu baten modukoa da memoria, inguruko altzariak kutsatzen hasitakoan etxetik atera behar duguna, gaitza gehiago zabal ez dadin. Hori dela eta, hainbat hilabeteetan erabakia atzeratu ondoren, azkenean, armairua husteari ekingo diozu, uda iritsi baino lehen. Horrela hasiko zara, … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Irudiak kantu berrietarako

Ezin bestela izan, Mattini eskatu dizkiot kantu berrietarako irudiak eta hauxe da egin duen lana. Neuk ez diot adjektiborik jarriko, irudiek agerian uzten dute haren artea.  Irudi bana dago kantu bakoitzeko. Gai izango al zarete asmatzeko zein den izenburu bakoitzari … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Epilogoa

Galeria honek argazki 1 du.

Beti egoten zen prest zerbait egiteko, batez ere, etxean ordu pare bat eman ondoren. Horregatik, poz aurpegia jartzen zuen afaria  prestatu behar genuela esaten banion, ea lagunduko ote zidan.  Atzetik joaten zitzaidan sukalderaino, eta iritsitakoan, zutik geratzen zen erdian. Guztiari begira. Eta … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Eta azkenik; noraeza

Galeria honek argazki 1 du.

Ez zen hirugarren egun sargoririk izan. Bigarren gauean, egunsentiaren atarian, hiru kolpe sakonen ondoren, arnasa eten zitzaion. Eta kito. Lehenengo kolpea Erritmo geldoko arnasa zen seinale bakarra, itsas-argiak nola, halaxe, aldian aldiro, gau iluna zeharkatzen zuen argitasun-gezi bat. Bizitzaren aztarna … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Zain egoten jakitea

Galeria honek argazki 1 du.

Berriro ingresatu behar izan genuen etxera jaitsi eta astebetera. Nahiko egun krudelak izan ziren, inongo lurretan emandakoak. Ordutik ordura, atzeman zitekeen amaren gainbehera. Hainbeste denboran baretutako gaixotasunek (ustekabean topatutakoak barne), azkenean, harrotu eta uharkaren horma hautsita, haren gorputz eta buruaz jabetzen … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Arratsalde euritsuak kamaleoientzat

Galeria honek argazki 1 du.

Kantu bat etorri zitzaidan burura, autobus geltokitik ospitalera zegoen kilometro eta erdiko bidea, oinez, egiten nuen bitartean. Ez neukan presa handirik, arrebari hartu behar nion txanda eta lasai joateko esana zidan. Horregatik edo, kantua hitzez hitz dastatzen nuela egin nuen … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Non dago helmuga?

Galeria honek argazki 1 du.

Bukaera oso gauza etxekoa bihurtu zen azkenean. Harekin, edo haren faltarekin, bizitzen ikasten duzulako edo. Baina hasieran oso arrotza gertatzen da. Amaieran pentsatzen nuen egunero, behin baino gehiagotan. Itxaropen apur batekin, batzuetan, beldur askorekin, gehienetan. Nola, eta, batez ere, noiz … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

On egiten gaituzten gauzak

Galeria honek argazki 1 du.

Irribarre egin zidan atsoak igogailuan, amaren etxera nindoanean. Asko harritu ninduen, beno… izugarri. Ordura arte,  emakume harengandik, gehienera ere, euskal-hippi abertzaloide eta etxekalteari dagozkion keinu neurtuak baino ez nituen jaso (40 urte baino gehiagotan); bide-erdiko irripar hotzak, terrenoa markatzeko esaten … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Hizkuntzak alde egin zion

Galeria honek 2 argazki ditu du.

“Hizkuntza joaten ari zaio” erantzuten nuen, konfiantzazko norbaitek “ama zer moduz?” galdetzen zidanean. Deformazio profesionala, ziurrenik, zer egingo diogu? Baina, urte hauetan Alzheimerrak eragindako gainbeheran, hizkuntza erabiltzearena izan da termometrorik onenetakoa. Benetan, erraza zen ikustea  hitz-bidezko komunikazioa aldrebesten, eskasten eta, … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina