Ez gara ardoari kantatzeko tentazioa eduki duten lehenak, eta egon ziur, ez gara azkenak izango. Hain da unibertsala gaia… Esan daiteke, guri dagokigunez, denbora kontua baino ez zela kantu sorta hau ontzea.

Ez genuen espero, ordea, halako emaitzarik: 12 kantu, 50 poema, 24 ilustrazio dira, guztira  “artefaktua” osatuko dutenak. Baxoerdiz baxoerdi, kopaz-kopa, pertsonaz-pertsona, paizaiaz-paisaia, bildutakoak. Uzta emankorra, duela urte pare bat jorratzen hasitako asmoarentzat.

Plazerak, jakinahiak, eta, batez ere zaletasunak eskutik hartuta eginda daude denak. Ez gara ikerlariak, ez gara adituak, ez gara kazetariak, ez gara filosofoak… Ardoa edatea da maite duguna, ez ardoaz jardutea. Hori zaletasunaren albo-kaltea baino ez da izan.

Ausardi handiz jardun dugu, ziurrenik, jakitun gara. Baina, arriskatu behar, ez dago beste modurik. Humiltasunez, handikeriarik gabe, orojakile planta hartu gabe, kopa altxatu, topa egin eta zintzurretik behera joan zaigu.

Ados, literatura apur bat egin dugu. baina zer ez da literatura, ardoak mingainak askatzen dituenean? Agian politikaz apur bat jardun dugu, edozein poteatzailek egingo zukeen moduan. Barre egin dugu, noski, eta batez ere munduaz eta bertako biztanleez jardun dugu, horretarako aitzakia ezin hobea gertatzen baita ardoa.

Espero dugu kantuok ardoa edateko gogoa eragitea, hala bada gu pozik. Zure esku zein ardo, eta norekin edango duzun aukeratzea. On egin!

“Bi ardo mota dago soilik, bi bakarrik munduan, bata oparitzekoa eta saltzekoa bestea.”

Han goiko ardoa

Nahi duzunean, elkarrekin edango dugun hori izango da, mundu honetako, planeta osoko, unibertsoko… ardorik onena.”

Ardo ona

“Edonongoa dena ez da inongoa, azala. mozorroa, hutsunea, eza… ardo eskasa.”

Ardo txarra

Dirutan sailkatzen ez diren mahats, mineral, euriak, ur, jende gogo bizi, amets geografiak… lau dira horiek biltzeko jatorri izendapenak: poztekoa, kontsolatzekoa, maitatzekoa, irudikatzekoa.”

Han goiko ardoa

“Zauri asko utzi dizkit zahatoak alkandoran, baita haren azpiko elastikoan ere. Ardo egoskorra. Zenbat utzikeria ez ote didate leporatu marka, arrasto horiek direla eta

Zahato arriskutsuak
ESKURATU ARDO

Bandcamp

Soundcloud

Hotsak.com

 
Scroll Up