Pirinioen bestaldean

Cocanha
I es ?
Pagans 2017

Tolosako hiruko gazteak ahots hutsez ekiten dio Languedok, Gaskonia eta Pirineotako herri kantutegia berrirakurtzeari. Okzitanieraz kantatzen dute, eta bikaina da, baita ere, bigarren disko honetan lortzen duten emaitza. Danbor eta tuntun batzuk, edo tekla ukituren bat dira disko osoan topatuko dituzun instrumentazio bakarrak. Horretaz gain, ahots joku bizi eta ederrak dira nagusi. Ez pentsa, inolaz ere, lan aspergarria gertatzen denik, aberatsa baita, oso, erritmo eta armonia aldetik. Gustura, oso gustura, entzuten den ahots-disko horietako bat, beraz, Pabeko Pagans diskoetxearen kalitate eta xarmarekin argitaratutakoa. Ez, euskaldunak ez gara pirineoaren alde horretan kantatzen dugun bakarrak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up