Mayra Andraderen azkena

Manga
Mayra Andrade
Sony Music 2019


Abidjan eta Paris artean grabatutako disko berrian Cabo Verdeko kantariak apustu argia egin du egun Afrika-mendebaldean nagusi diren joera urbanoetara hurbiltzeko. Horretarako Nigeria eta Boli Kostako hainbat musikari gazteen laguntza eduki du. Kreoleraz eta portugesez kantatutako disko honetan ordea, nabarmen agertzen dira, hizkuntzaz gain, Cabo Verdeko herri-musikaren hainbat ezaugarri; melodia argi eta kulunkariak, ahots gozoak,… Beraz, kantariaren bosgarren honetan uztarketa ederra dago, kantariak ohituta gaituen giro akustiko bareak eta moldaketa, batzuetan, elektriko/elektronikoen artean. Edozein modutara, fina da emaitza.

(Berria 2019/02/10)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up