Hain ezagunak gertatzen ez diren kantautoreen bidetik jarraituta ezinezkoa da Eskozian geldialditxo bat ez egitea. Dick Gaughan bertako musikaririk estimatuenetakoa da eta ibilbide luze eta mamitsua burutu du, ez bakarrik kantautore gisara, baita bertako folk-berriarentzat ezinbestekoak gertatu diren hainbat proiektuetan parte hartuz: Five Hand Reel, Boys Of The Lough edo Clan Alba.
Ahots sendodun kantaria eta gitarra-jotzaile oso trebea, bere kantuez gain, tradizio zeltatik, zein bestelako pop musiketatik, jasotako kantuen bertsio borobilak egiteak famatu du, gehien bat. Madarikazio moduko bat izan daiteke hori, ezagunagoa gertatzen baitzara bertsioengatik. Esan daiteke horrelako zerbait ere gertatu zaiola Glasgowekoari.
Kantu-zerrenda honetan garai eta molde guztietako kantuak daude, nahiz eta, arreta gutxiago jarri 90ko hamarkada erdialdetik 2008ra doazenak (orduan kaleratu zuen bere azken bakarkako lana).