Garai askotako artista afrikarrek hartu zuten lekurik nabarmenena apirileko disko estimatuenenekin osatutako zerrendan. Adibidez Angelique Kidjok Celia Cruz zenari egindako homenaldia, Tita Nzebik ordezka dezake, berriz, afro-pop egiten duten emakumezkoen belaunaldi berria, Madalitso Bandek, adibidez, gogoratu zigun Afrikakoa musika-harrobi etengabea dela, batez ere, herri-musikari begira jartzen denean eta Mdou Moctarek basamortuko bluesaren indar elektrikoa gogoratu zigun.
Zerrenda, ordea, Damien Juradoren disko berriarekin hasi genuen, eta folk anglosaxoiari lotutako artista gehiago bildu ditugu, adibidez, Astronaut Husbanden folk-pop oinirikoa edo The Drystonesen irlandar folk-rock akustikoa. Ekialde hurbileko musikek, noski, bere lekua hartu zuten, alde batetik irandar jatorriko bi artistekin; Milad Derakashani eta Liraz. Horretaz gain, Paris eta Beirut lotzen duen Teleferik bikotea ezagutu genuen. Milko Valkeapaââren samitar poparen berri jaso genuen. Azkenik, musika latinoek ere izan dute bere lekua zerrenda honetan; Pixvae talde kolonbiar/frantziar interesgarria, Rupa & The April Fishesen azkena eta Danças Ocultas talde portugaldarren musika instrumental aipagarria.
On egin!!