Upategian izan ginen duela astebete, Villabuenako Finca Barronten, hain zuzen ere. Lagunekin izan, ardoa dastatu, barre egin, ardo gehiago edan, bazkaldu, Txetxuren adeitasunaz profitatu, ardoa erosi, beste ardo pixka bat sabeleratu, eta nola ez… KANTATU EGIN GENUEN.
Esan daiteke, hau izan zela ARDOren aurrestreinaldi ofizial, eta non hobe han baino? Rubenek egindako argazkiek hobeki azaltzen dute nire hitzek baino.