Aspaldi ez nuela “ematen” euskal kantagintzaren gaineko aurkezpen/hitzaldi/kantaldi/multimedia. Baziren, gutxienez, hiruzpalau urte. Baietz esan nien eta har joan nintzen Bakiora, bertako berbalagunak taldeak antolatutako ekitaldira.
Jende eraginkorra denez, lana kendu eta haien blogean dago ekitaldiko kronika zehatza. Beraz, neuk gehitzeko ezer gutxi, ez bada, espero baino hobeto moldatu nintzela, kontuan hartuta informazio kopurua eta, behingoagatik, lortu nuela ordu eta erdira ekartzea emanaldia (gutxi gora behera).