Kategoriaren artxiboa: Emanaldiak

Niko Laureneako besta (Urdazubi)

Sei urte dira Niko Laurenean jatetxea ireki zutenetik Urdazubin, eta sei urte dira besta ederra antolatzen dutela. Petti, Joseba Irazoki, Mugaldekoak, Joseba Baleztena, Joseba Tapia, Tumatxak, Beñardo Goietxe, Les Trois Satelites… Zerrenda luzea da, eta aurten ere hantxe izan gara, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Emanaldiak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Atzoko bi argazki

Atzo La Bodeguillako emanaldian @giobassek egindako argazki parea. Garagardo bakarra hartuta eta ondoren… Eskerrik asko!!      

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Hiru argazki eta kantu bat

Galeria honek 2 argazki ditu du.

Hiru argazki eta kantu “klasiko” baten moldaketarekin egingo dut azken 5 egunetako kronika. Hitz gutxi, baina asko kontatzeko. Festa horretarako Nork Daki kantuaren hitzen moldaketa berezi hau egin nuen: Nork daki non izango zaren hau idazterakoanPobreen patua jakin badakizuNire osaba … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Poesia txarraren apologia (Thoreauk esana)

Galeria honek 3 argazki ditu du.

Kasualitatez ezagutzeak ez dio ezagutzeari balorerik kentzen ezta gehitu ere, kasualitatea ezagutza iturri fidel eta ezustez betetakoa gerta daiteke eta. Ezta lagunen bidez ezagutzea ere. Garai aurredijitaletan gaztetasunera iritsitakoek ongi dakigu zenbat balio duen lagun informatuak edukitzea. Apaizek eta eskolak … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Koloreak

Galeria honek 5 argazki ditu du.

Makokiren arte eta trebeziaren seinale dira txartel honen bost bertsioak. Zuri zein gustatzen zaizu gehien?

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Festa-giroa

Galeria honek 2 argazki ditu du.

Ez da erraza izaten jai-giroan erabat murgilduta, parranda-gogoak jota, txosna-gune batek halako programazio ederra osatzea, berez, erritmo dantzagarriak alboratuta, arratsean eta ez gauaren beroen, ez oholtza erraldoi batean, baizik eta giro goxoa , komunikazioa eta artista eta entzulearen arteko hurbiltasuna  … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Uuuuuuuau!

A zer txartel puska egin didan Makokik Marrumako emanaldirako. Hori bai, martxa honetan Benito baino mistikoagoa bilakatuko naiz.

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Bi argazki egin…

Galeria honek 4 argazki ditu du.

Joan den asteko emanaldien argazki sorta da hau. Esateko, berriz, gauza bakarra, uste dut arrakasta gehiago dudala literaturazaleen artean, musikazaleen artean baino. 01. Argazkia Oso Fan bere bakardadean Dabadabako bolaren azpian. 02. argazkia(k) Literaturazaleen epelean Larrabetzun, Xabier adi eta ni … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Literaturazaleak

Galeria honek 2 argazki ditu du.

Ez pentsa, guztiak bezalakoak dira. Badituzte sentimenduak, arnasa hartzen dute, hitz egiten dute, eguraldiari erreparatzen diote. Esandakoa, denok egiten dugun moduan (zonbiak eta laborategi militar sekretuetan garatzen ari diren androide hiper-sofistikatuak izan ezik *). Ziurrenik, komunera joango dira altxatu bezain … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Gutxien espero duzunean gertatuko da

Galeria honek argazki 1 du.

Oraindik ez zara enteratu? Denek dakite-eta, edo jakin beharko lukete, bederen, gertatzear dagoena. Ez al dakizu iturriak lehortu, zerua arrakalatu eta munduko zuhaitz guztiak ustelduko direla? Ez dituzu oso lagun onak inork ez badizu kontatu, dagoeneko, hegaztiak zientoka eroriko direla … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina