Dagoeneko nerabezarora iritsi dira kantu berriak, joan den larunbatean bigarren aldiz publikoaren aurrean jo ondoren. Mila esker Axun, Oxan, Miren, Sera, Nekane … eta etorri zineten guztioi. Ez dut irudikatzen leku hoberik kantuak estreinatzeko gure famili desegituratu, xelebre eta original hau baino. Muxu handi bana zuek eskatutako lekuetan…