Omar Sosa eta Seckou Keita

TRANSPARENT WATER
OMAR SOSA & SECKOU KEITA
World Village 2017

Disko honetako kubatar piano-jotzailearen eta maliar kora-jotzailearen arteko elkarlana, geldoa da, pausatua, lasaia, tupust edo norgehiagoka handirik gabekoa. Nolabait azaltzeko, belarrian isurtzen den lan horietako bat da, eta gainera bi musikarien birtuosismoak gehiegi galgatzen ez duenez, oso gustura entzutekoa. Ez dela oso originala? Agian, ez da izango kora eta pianoak bat egiten duten, ez lehenengo, ezta, azkeneko aldia ere, baina estrindentziarik gabeko disko instrumentala burutu dute, era berean super-merkaturako musika egin gabe. Zaporeduna, alegia.

(Berria: 2017/03/26)

Kategoria: Berria, Musika Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude