Eneritz Furyak

 

Eneritz Furyak
Autoekoizpena 2017

Folk kantari batzuk folketik baino gehiago edaten dute rocketik, eta uste dut horixe dela Kasernarat taldeko kantari Eneritz Furyaken kasua. Melodia planoak dira, urgenteak, bilutsiak, edergarri gutxikoak. Diskoa abiada bizian hasten da, nahiz eta, amaiera aldean pixka bat gehiago pausatzen den, eta kantariaren gitarra eta kantaera urduria dira protagonista ia bakarrak. Musikalki “tosko” samarra dirudien arren, hitzen aldetik, oso bestelakoa gertatzen da diskoa, eta azpimarragarria da kantu guztiek duten karga poetiko, ilun xamarra, dena esan behar bada. Zerbaiterako balio badu, hurrengoaren zain gaude jada.

(Berria 2017/04/23)

Kategoria: Berria, Musika Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude