Bai, poliki-poliki bide egiten ari dira EGUNSENTIAK ALPERRENTZAT egitasmoko kantuak, eta zer hobe, lehen aldiz jendaurrean jotzeko, lotsak eta erreparoak gainditzen lagunduko dizuten lagun batzuen aurrean baino? Horrelaxe egin genuen joan den larunbatean Marijo eta IƱakiren baratzan (mila esker). Bai, sagarrondo eder baten gerizpean hasi dira oinez kantuok, uste dut seinale ona dela…