Zertarako itzuli hire “krimenik” latzenak burututako leku berera? Saileko hiltzaile edo ohiko kriminalei galdetu behar. Pentsatu baino okerrago ote nago? Jendartetik gero eta isolatuago, gero eta urrunago? Psikopatiaren atarian? Posible da, baina ongi pentsatu gabe, eta erraiak bultzaturik, musikazaletasunarekin lotutako nire bigarren nortasun hori, ostiraletako gauetan esnatzen zen “Dr Jekill” hori berreskuratuko dut, gau batez, ez besterik.
Bai, bueltan dator DJ Talo. Beste lorpen gogoangarrien artean Lola Flores (Tu Lo Que Quieres Que Me Coma El Tigre) Hernanin modan jarri zuen, DJ doilor eta inkonzientea itzuliko da. Gau batez eta, jakina, Apeaderora.
Eta hau ez da mehatxua, hau kataklismo aurreko azken abisua da. Zuek atera kontuak. Soilik esan, besteak beste hauke pasako direla bertatik; Systema Solar, Residente, Kokolo, Ibibo Sound Systema, Jupiter & Okwnes, Goran Bregovic, Motives, Cumbia All Stars, Amadou & Mariam, Soothsayers, Da Cruz, Deladap, Django 300…
Ez esan ez duzuela oharpenik jaso.