Delicatessen

Trails & Tribulations
Martin Simpson
Topic 2017

Martin Simpsonen 20. egiten duen disko hau naturaz, bizitza eta egiazko istorioez beteta dago, (egilearen esanetan). Gitarra akustikoa edo banjoa (gehiegikeria handirik gabe joak) eta ahotsa besterik ez tresna gisara ( East Kentucky ilunean izan ezik). Hanka bat, jakina, ingeles tradizioan du, bestea, berriz, amerikatik etorritakoan eta tartean hainbat diskotan behin eta berriro erakutsi duen dotorezia. Ezaugarri hauek bilakatzen dute Ingalaterrako “songwriterrik” estimatuenetako bat. Entzun Emily Portmanen Bones & Feathers kantuaren bertsio ederra. Erreferentzaiazko kantaria beharko luke egun folk berritzailean ari diren askorentzat.

(Berria 2017/10/29)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up