Ene bizitza musikaleko ilusioetako bat bete dut berriki; azkenean, hitz aspertu luze bat eduki dut, Pedro Elias Igartuarekin, euskal kazetaritza musikalaren aitzindarietako batekin. Bilbo Hiria irratian egiten duen Soinugela saioan izan nintzen, eta hori gozatua hartu nuena.
Alde batetik, sekulako plazera da, musika zeuk baino gehiago ezagutu eta estimatzen duen batekin egotea, asko ikasten da. Bestetik, halako lanak hartzen ditu elkarrizketa prestatzeko, zure autoestimak puntu dezente egiten dituela gora. Hainbeste estimatzen duzun “aditu” batek, zure lana aztertu eta goraipatzea ere!
Bi ordu luzez aritu ginen eta dozena bat kantu entzun genituen (gehienak aspaldian entzungabekoak). Musikaz aritu ginen, egindako ibilbideaz, euskal musikaz, euskaltzaletasunez, umoreaz… Bai, bi ordu luze eta hala ere labur!! Badakizu, bi beterano aurrez aurre.
Mila esker.