Boubacar Traore
Dounia Tabolo
Lusafrica 2017
80ko hamarkadako ustekabeko itzulerarekin 20 urte lehenago edukitako itzalaren zati bat berreskuratu ondoren, etengabe aritu da diskoak argitaratzen Maliar gitarra-jotzaile eta kantaria. Hauxe da hamaikagarrena, blues eta griot-músikaz betetako hamaikagarrena. Oraingo honetan Estatu Batuetako hegoaldera jo du laguntza bila eta horrela soma daitezke disko honetan,Cedric Watsonen fiddlea, Corey Harrisen gitarra eta Leyla McCallaren txeloa eta ahotsa, eta nola ez, Vincent Bucher lagunaren harmonika. Modu ezinhobea Mississippi eta Mali arteko zubia berreraiki eta bluesa Afrikatik datorrela gogorarazteko. Dotorea eta fina.