Auzolanaren emaitza

Bada bai, igandean bildu ginen, eta lana txukun-txukun egin genuen. Espero ez bagenuen ere bazkari aurretik 400 bat disko eginak genituen. Baina, atseden hartzea merezi zuela-eta, bazkal ondoren amaitu genuen lana. Langileak ongi aritu ziren, nahiz eta sindikatuen parte-hartzearekin mehatxatu, ez dago sabel betea baino “desmobilizatzaile” hoberik. Paellak irentsi zituen proletarioen kexu, protesta eta nahigabe guztiak. Ikusi bideoan zer nolako produktibitatea lortu genuen, ah eta denak irribarrea ezpainetan. Confebasquekoek hau ikusiko balute!

NOLA ERABILI DISKOA?

Emaitzari dagokionez, hurrengo bideoan duzue azalduta nola erabili behar duzuen diskoa, ez, ez da lakrea hautsi behar, goma eusteko baino ez dago. Ez dit zalantzarik sortzen zuen psikomotrizitateak, baina, diskoekin aritzeko ohitura galdu dugunez… bada, azalpen txiki hau, munduko asmo onenekin egina!

 Ez horregatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up