Elektronika andinoa

CHANCHA VIA CIRCUITO
BUENAVENTURANZA
WONDERWHEEL RECORDINGS 2018

Kunbia, doinu andinoak eta elektronika uztartzeko joerak indar dezente eduki zuen duela bospasei urte. Pedro Canale dj eta ekoizlea dugu maria horretan izena egin zutenen artean ibilbidereik sendoena egin duenetako bat. Edo hori erakusten du laugarren disko honekin. Argentinarrak modu orekatuan lantzen ditu genero ezberdinak, eta zorionez, kunbia elektronikoa bilakatu den topiko saltsa horretatik ihes egiten du, house, dancehall, ambient musika, pixka bat denetatik dago lan honetan. Baina guztia, herri musikari berezko zaporerik kendu gabe, are gehiago, espero ez duzun bideetatik eramanez kantu bakoitza. Nahiko modu delikatu eta ederrean dena esan beharra baldin badago. Hemen entzun daiteke.

(Berria 2018/06/17)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up