Ezetz asmatu noraino iritsi den disko hau? Ez da erraza asmatzea, ez baita bere ohiko ekosistema, ez dagoelako espero duzun leku horretan, ez delako Lurreko, edo Apeadero taberna. Argazkia ez dagokiolako Hernaniko Elkar dendako erakusleihoari, ez delako ez gure etxea, ezta zurea ere, ez bazara, behintzat, leku horretan okupa gisara bizi. Ez duzulako espero bertan ikusterik, are gutxiago, hain konpainia onean. Ez dago lekuz kanpo, baina kasik hala dela esango nuke.
Lagun batek (eskerrik asko Antonio) topatu du bertan eta argazkia bidali dit, ondoren, ezin sinistuta, neuk baieztatu dut hantxe zegoela, eta gainera horren froga ezin hobea topatu dut eta baita argazkia egin ere, ikusi honen azpikoa.
Horixe bada, zertarako Adarra edo antzekorik, martxa honetan, zuzenean literatuta nobel sarietara doa Morau (hortxe duzue lekua asmatzeko pistarik onena).
Dena dela, esandakoak esanda ere, ziur naiz, ezingo duzuela imajinatu noraino iritsi den disko hori!