Ajerako kantu-zerrenda (osatua)

Aurretik botatako bost kantuei gutxi iritzita, biharamuna gainditzeko musika behar dugun guztioi laguntzeko asmotan sortutako zerrenda osatu egin dut; dagoeneko 18 kantu daude, eta lasai, poliki-poliki hazten jarraituko duela uste dut, aje kontu honek okerrera baino ez baitu egiten adinarekin.

Hasierako bost kantuak nahiko “garaikoak” baziren ere, espero dut orain, klasiko batzuk gehituta (Joni Mitchel, Townes Van Zandt, Billy Bragg…), ingelesa ez den beste hizkuntza batzuk ekarrita (Antonio Zanbujo, Souad Massi…) eta bertsio gogoangarri batzuk (Seu Jorge/ David Bowie, Susheela Raman/ Nick Drake…) nahastuta, edozein ohe-itsaso zakarrari aurre egiteko botikak topa ditzakeela gure animoak.

Hori bai, zerrenda Spotifyn jarri dut, errazagoa delakoan elikatzea eta elkartrukatzea. Barka tarteko publizitatea entzutera behartzen bazaituztet!  Hemen duzue zerrendaren helbidea:

 

Kategoria: Bestelakoak, Musika Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude