VAUDOU GAME
Otodi
Hot Casa Records 2018

Nostalgia ariketa hutsa baino gehiago da Vaudou Gamerena. Togo eta Benin lurraldeetako vaudou tradiziiari begiratzeko modua aldatu zuten hainbat musikari gaztek 70ko hamarkadan, eta, ondorioz, musika dantzagarri, gihartsu eta batzuetan “lisergikoa” sortu zuten, errodun eraginak funk eta disko musikarekin nahastuz. Emaitzari, oraindik, darion dantzagarritasunaren adibide da Lyonen sortutako taldearen hirugarren lana. Erritmoz eta giro “bilauez” betea, inor geldirik utziko ez duen kantu sorta da, aski da intentzio pixka batekin dastatzea. Esandakoa, nostalgiarik harantzago doan proposamena da Peter Solo eta lagunena..

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up