Eta frogak daude. Urte asko dira ez nuela muturra Durangoko azokan paseatzen, ez ulertu gaizki, ekimen ederra iruditzen zait, behar beharrezkoa, eta une gogoangarri batzuk igarotakoa naiz bertan (euskaldun “aktibo” gehienek bezala). Baina, urteak joan eta urteak etorri, gero eta pereza gehiago ematen zidan bertaratzea. Erotu egiten naiz, hainbeste jenderekin, hainbeste ezagunekin, hainbeste hitz asperturekin, hainbeste estimulu hain espazio gutxin. Joateko tentazioari eutsi eta horrela gero eta urrutiagotik bizitu izan dut euskal kulturaren topagune nagusia. Aurten arte.
Eta aurten lagun batek eskatuta joan naiz. Gotzon Barandiaranen Hitzen Ahairea liburuari (Susa 2018) merezi duen oihartzuna ematen laguntzeko ene apurtxoa jarri nahian.
Plana erraza, goiz joan dirua gastatu, Ahotseneatik pasa elkarrizketa egiteko eta ospa, goiz, gehiegi luzatu gabe. Eta lortu nuen. Eta historiara pasa dadin Gorka Velascok eta Gaizka PeƱafielek lekukotasuna utzi dute. Ezagutzen nauten lagunek sinesteko moduan, frogak behar zituzten eta.