Uste baino ardo gehiago edan genuen atzo

Dena delako hil ala biziko
seko garrantzitsu
ezinbesteko demonio
erreferente eta ardura
erruaren larrua
bekatu originala
eta pobre izatea
sortzez ei duguna

lastima da
atzo mundua aldatu
eta orain ezin oroitu
baxoerdi bat behar dut
gogora dezadan

dena delako damu eta ardura
etorkizun-ziztada
zalaparta zitala
argia eta buruko-min
biharamun eternala
gibelaren dardara
zoru irristakorra
eta zerutik erori

lastima da
atzo mundua aldatu
eta orain ezin oroitu
baxoerdi bat behar dut
gogora dezadan

ideia bikainek
plan ezin hobeek
komun zulotik behera
ihes egin didate denek
baxoerdi bat behar dut
harrapa ditzadan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up