(Ardoarenak 11)
Jakin-nahiak bultzaturik erraza da topatzen sarean munduko ardorik garestienaren gaineko informazioa. Ez sinestekoa da, benetan, baina egi borobila.
Googlek dio
hogei mila tanta
kabitzen direla litro bakarrean
tanta estandarrak
noski
tanta
normalak
ohiko botilan
hiru laurdenekoan
betikoan
normalean
beraz
hamabost bat mila
hona galdera
tanta bakar batek
hogeita hiru euro balio baditu
zenbat balio du
munduko ardorik garestienaren botilak
erantzuna gero
bien bitartean
irudikatu
dirutza hori ordaintzeko
prest egon daitekeena
eta
zein ospakizun
negozio
edo inbasio klasek
emango dion
horrelako bat irekitzeko aitzakia
imajinatu
zein tamainakoa behar duen
miseriak
hirurehun eta berrogei mila euroko egarria
asetzeko
atera ondorioak
googlek kontatzen ez badu ere
patu tristea da
kutxa-gotortu batean
edo
horrelako
zintzurretan behera
botila bakar baten truke
hirurehun eta berrogei mila euro
ordaindu dezaketen
pertsonen
heste
gibel
eta gernuetan barrena
Ibili behar duen
ardoarena
munduko garestiena izanagatik ere