Etiketaren artxiboa: hitzak

Zientzia eta ardoa

(Ardoarenak 40) Zientzia arriskutsua da. Ez bakarrik, etengabe, ardoa aizuntzeko asmatzen dituzten baliabide, tresna, gai, produktu eta abarrengatik, edo laborategietan asmatzen dituzten ardoengatik. Zientzia arriskutsua izan daiteke, baita, zientzialariarentzat ere. Botila ireki eta jenio bat agertzen bazaizu erabateko zoriontasuna goraipatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ardoarenak, Uncategorized | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Udazkeneko azken bals geldoa

(Ardoarenak 39) Argazkiek dena adierazten dute batzuetan, eta zaila da haiei hitzak gehitzea. Estilo ariketa korapilatsua gertatu da Kripan, Lantziego eta Guardia ingurutan ateratako argazki hauen gainean idaztea. Nola deskribatu hitzez hainbeste gorritasun. Uzta-amaierako dantzaldirako dotore jantzi dira mahastiak hautsa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ardoarenak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Dekrepitudea

Galeria honek argazki 1 du.

(Ardoarenak 38) Speyer hiri alemandarreko museoan gordetzen dute munduko ardo-botilarik zaharrena. Bertan topatu zuten, ustekabean, indusketa batean. Erromatar bikote aberats bati, beste mundurako bidaian laguntzeko sartu omen zituzten, ardo-botilak, haien hilobietan.  Duela 152 urte topatu zuten eta orduez geroztik daukate … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Mamadouren ardo-zaletasuna

Galeria honek 2 argazki ditu du.

(Ardoarenak 37) Casamanceko etxean, andra batek, harrotasunez erakutsi dio bizilagunari Europatik bidalitako botila dotorea. Ardoaren ordez semearen izerdiz beteta dagoela eta oso garestia dela azalduko dio, ziur dagoela, profeta ez zaiola haserretuko etxean edukitzeagatik. Zuri gustatzen al zaizu ardoa Mamadou … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Oso basque

Galeria honek 3 argazki ditu du.

(Ardoarenak 36) Zer falta ote  zaio goiko irudiari? Pentsatzen ari naiz, eta ezin zalantza burutik kendu… arrastorik bai? *Badu lana ARDOA (Basque Wine Office) sortu berriak, … ah, ez dela horretarako? Aberri txikia da gurea Stockholmeko hipermerkaturen bateko  apal baten … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Sistema metrikoa

Galeria honek argazki 1 du.

(Ardoarenak 35) Bere burua ongi ezagutzen zuela uste zuen, etxeko-lanak ongi eginda, galdera garrantzitsu guztiak erantzun zituela uste zuen, baina,  garrantzitsuena ahaztu zitzaion:  zenbat ardo edan zezakeen burua galtzen hasi baino lehen? Inoren neurria omen da gakoa munduaren dimentsiora egokitzeko … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Uda amaierako profezia

Galeria honek 3 argazki ditu du.

(Ardoarenak 34) Testu hau Aiegi inguruko mahastietan barrena egindako osteratxo baten laburpena da, bai hitzetan, eta baita argazkitan ere. Udazkena susmoa baino gehiago den egun horietako baten kronika, udararen baimenaz noski.   Laster barrenak erantziko ditu oihanak laster lapurrak iritsiko … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Azken txikiteroaren ideologia-lezioa

Galeria honek argazki 1 du.

(Ardoarenak 33) Desagertzeko zorian den arraza mitikoari, inongo gorazarre asmorik gabe, baina nostalgia apur batekin, egindako aipamen gisara uler daiteke hurrengo testua, eta, zer demonio, halaxe da. Teoria   edaten ikasi beharra dago eta ez dago ardo txarrik pobrearentzat   … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Le terroir

Galeria honek argazki 1 du.

(Ardoarenak 32) Nongoa zara galdetzen dugu, baina nor zara galdetu beharko genuke lehenago. Probatu eta gero geolokalizatu, GPSa itzali eta dastatu, jolastu, jakin, ezagutu. Horrela jaso ahal izango dugu bestearen jatorriaren berri. Ardozale amorratuenen arabera  ardo bakoitzak bere baitan biltzen … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Gero gerokoak

Galeria honek 3 argazki ditu du.

(Ardoarenak 31) Ardo-lata bat dirudi, baina benetan etorkizuna irakurtzeko makina bat da.   Nolako sinesmena halako kataklismoa   etorkizuna ardo-lata batean ikusten baduzu ez da harritzekoa datorrenaren anoa  metalikoa uniformea indargabetua iraganik gabea opakua ustezkoa gertatzea publizitateak ia guriak egin … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina