Enokultura?

(Ardoarenak 12)

Horrelako esaldi beldurgarriak topa daitezke sarean enokultura zer den zehazten saiatutakoan:

“Color, olor y sabores que enamoran. Disfrutar de un buen vino requiere un pequeño ritual para poder apreciarlo plenamente…”.

Oraindik dar-dar batean nago, ez naiz ezta itzultzen saiatu ere.

Atzo
ostatuan
norbaitek
kopa ez dela horrela hartu behar
azaldu zidan
adeitsu
modu horretan
ez zitzaiola
edariari usaina ongi hartzen
arrazoi zuen
inguruari erreparatuta
arlote halakoa
neu nintzen
era ez homologatuan
edaten ari zen
bakarra

enokulturaren naufrago

zahatoaren
eta ur-ardoaren seme
ekonomatuko
ontziratu gabekoaren
ikasle

barka ezjakintasuna
baxoerdiak baino ez ditut ikusten
kopa eder horietan
edonon daude
koartadaren bat
behar duten edaleak
intelektuala hobe
eta
ez sumatu arren
badakit
bainilarekin

masusta gorriekin
eta erregalizarekin bete dela airea

kalte egiten dit hain ardo onak
agian horregatik
mozkortzen naiz

horren ordez…

kultura egin beharko nuke
badakit
baina
plazer basa eta eskuzabala da

ezjakintasuna

post-data

badu garaia esnatzeko
denok
barruan daramagun
sommelier txiki
orojakile
eta
sofistikatu
horrek

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up