#ekainekoak

Atalka aztertuko bagenu ekaineko kantu-zerrendak eman duena, honelaxe laburtuko genuke:

01. Atala, kantatutore anglosaxoiak:

Ingalaterrako ijitoen kantutegia eguneratu duen Sam Lee bikainarekin hasi, Townes Vand Zanten kantu ezezagun batekin jarraitu eta Eleni Mandellen azken lana goraipatu genuen, ezustean Londonen americana egiten duen eta Malagako kantaria duen The Alvarez Theory taldea deskubritu genuen. Azkenik, Calexicok eta Iron & Wine, 16 urteren buruan, berriro elkartu dituen diskoa aipatu genuen.

02. Atala, elektronika eta beste:

DAM hip-hop talde Palestinarraren erritmoa azpimarratu genuen, Txileko Newn Afrobeat taldeak Maputxeen egoera gogoratu  ziguten etaThe Mauscovic Dance Banden folk elektronikoa ezagutu genuen. Ezin  brasildar ordezkaririk falta zerrenda honetan, Dona Oneteren istorio sinesgaitza gogoratu genuen (nola 80 urterekin lortu duen arrakasta), Nomada Orquestraren bigarren disko luzea bildu genuen eta Belemeko musikarien bilduma bat aipatu  genuen. Hainbeste maite dugun Quanticen azken lan organikoa estreinatu genuen, eta azkenik, Londoneko mundu elektronikoan  itzala lortu duen Venezuelako DJ, musikari eta ekoizle bat ezagutu genuen: Juan Laya.

03. Atala, afrika, beti presente:

Afrikar musikaren ordezkaritza, beti bezala, zabala da ekaineko kantu-zerrendan. Damily taldearen hirugarren disko luzeak Madagaskarreko musikaren alderik energetikoena erakutsi zigun. Berrargitalpenei dagokienez 70. hamarkada amaierako bi harribitxi agertu zitzaizkigun; Cabo Verdeko Grupo Pilon eta Zeal Onya Nigeriako tronpeta jolearen bi disko bitxi, hain zuzen ere.  Africa iparraldeari dagokionez, Souad Asla kantari sahararrak bertako emakumeen ohituren berri eman zigun La Saoura eskualdeko emakume talde batekin batera.

Beno, eta azkenik, bi elkarlan aipagarri Portugal aldetik. Misiak eta Refreek, lehenengoaren azken disko heterodoxoan, burutu dutena eta Maja Milinkovic fado kantari bosniarrak, Sarajevo eta Lisboa artean eraikitako zubi musikala.

Hauxe da #ekainekoa:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up