Dastatu biluztasuna

(Ardoarenak 26) Inbidia eta errezeloarekin irakurtzen ditut ardo-dastatzaileek, ardoak probatu ondoren, haietaz esaten dituztenak. Tamaina bereko errezeloz eta inbidiaz. Alde batetik, gustatuko litzaidakeelako edozeren gainean hainbeste ├▒abardura sumatzeko gai izatea. Baina, bestetik, ez dakidalako noiz kontatzen ari diren topiko literarioz betetako, bertsio ofizial ederren bat. Baina ez zait jarrera txarra iruditzen bizitzarekiko, aurrena probatu eta gero atera ondorioak.

Mamirik topatu nahi baduzu
erantzi agerikoak
azalez azal
xaflaz xafla

begiratu

bilatu itzala
garbitu argia

usaindu

arnasaren oroimena
lurrunaren eraikina

dastatu

oinustu mingaina
larrugorritu ahoa

eta edan

mamirik topatu nahi baduzu
azkenik
edan

edan biluztasuna
jakina denaren geruzez
bertsio ofizialez
eta epidermisaz
libratuta

Kategoria: Ardoarenak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude