Naiz irratiko Beste Bat tarterako prestatutako azken bi saioak dira hauek. Gustura hartu nuen erronka, eta irratigintzarako apur bat herdoildua egonda ere, disfrutatu dut, asko maite dudalako irratia eta, noski, baita musikak ere.
Hirugarrenean herri-musikak eta elektronikak bat egiten duten esparrua bisitatu genuen.
Laugarrenean, azkenik, kantautore akustikoen laguntza lortu genuen ajea pasatzeko kantu zerrenda terapeutikoa osatzeko.