Hasi bezala…

Bukatu dugu grabaketa. Apur bat atzeratuta, baina garaiz. Egia esateko, oraingo honetan kristalaren beste aldetik aritzea tokatu zitzaidan, BeƱardok, ohi duen moduan ahotsekin zein baino zein ederragoak ziren moldaketak egiten zituen bitartean.

Horri esker, ordurarte egindako lanaren emaitzak dastatzen hasi nintzen. Kantuak, dagoeneko, ez dira zirriborroak, hartu dute neurria, tamaina, hazi egin dira… Nahiz eta, oraindik, azken labealdia falta; nahasketetan ezin da miraririk egin, ezin agertarazi aurretik ez dagoenik. Baina, alkimista onen moduan, kantuak ondu egingo dira, dosiak, tamainak, osagarriak, efektuak ongi, eta neurriz, erabiliez gero. Hori, gehienbat, Peioren lana izango da, baina ezertan hasi baino lehen argi adostu beharko dugu hiruron artean zein kolore eman nahi diegun kantuei.

Azkenik, bisita eduki genuen estudioan, Putre etorri zen eta gu pozik. Bazkari ederra egin genuen atseden-garaian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll Up