Kategoriaren artxiboa: Musika

Urtarrileko kantu-zerrenda

Hauxe da urtarrileko kantu-zerrenda. On egin!

Kategoriak Musika | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Kantu-zerrenda

Galeria honek argazki 1 du.

Beste gai hoberik ez, eta inspirazioko ajea nolabait disimulatzeko, zutabeari aurre egin behar horretan, atzo, lanera nindoala, bizikletan jakina, kantu dedikatuen zerrenda imajinarioa eraiki dut pedalei eragiten nien bitartean. Horrela, kantuak eskaini dizkiot, han eta hemen, ibilbidean zehar topatu ditudanei. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Opari musikalak

Galeria honek argazki 1 du.

Esan egia, entzun al duzu, senitarteko estimatu, baina, zure gustuak azaletik baino ezagutzen ez dituenak, eguberrietan oparitu dizun diskoa? Musika gehiegi entzuten du, eta ez da bere errua familiakoen eta lagunen artean, behin eta berriro, talde arraroen proselitismoa egiten saiatzea. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

#abendukoak

Hauxe da abenduko kantu zerrenda. On egin.

Kategoriak Musika | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Lau teilatu

Galeria honek argazki 1 du.

Azkenean lortu duzue, 500 poliziek, 2000 irakasle eta 35.000 ikaslek, 70 kazetari eta 150 mojek, alderdi orotako 176 zinegotzi eta 300 seminaristek. Lan bikaina egin duzue era eta kolore guztietako 865 funtzionarioek, 103 sindikalista eta 3240 erretiratuek, 291 dinamizatzaile afizionatu … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Berri onak

Galeria honek argazki 1 du.

Enteratu al zarete? Euskal musika da EHko kulturaren indargune nagusia, alajaina, zer berri ona, ireki cava botilak, atera izozgailutik gordetako otarrainxka eta arkumeak, egin dezagun parranda eder bat! Disfruta dezagun leku guztietan entzungo dugun musika eder, euskaldun, moderno eta gozagarriarekin. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

#azarokoak

Galeria honek argazki 1 du.

Hauxe da azaroan entzundakoen artean aukeratutako kantu-zerrenda. Beti bezala, askotarikoa, eta zoritxarrez, behar baino murritzagoa. Goizero, Facebooken jarritako kantuen zerrenda da, eta, agi denez, gustuak gidatutakoa. On egin.

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Gora reggaetona

Galeria honek argazki 1 du.

Kezkatua zebilen laguna, euskal musikaren etorkizunarekin oso arduratua. Kezka horren eraginez galdera bat zebilkion buruan, atzera eta aurrera, gazta sutan jartzeraino. -Hi Morau, ezagutzen al duk reggaetoia euskaraz egiten duen talderen bat?- Ezetz erantzun nion oso ongi ulertzen ez nuelarik, … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Beste Bat (II)

Galeria honek argazki 1 du.

Bigarren saio honetan Afrikan zeharreko ibilaldi bat egin dugu Naiz irratiaren Beste Bat tartean. Azken aldian zirrara eragindako dozena disko eta artista dituzue bertan. Hemen daukazue entzungai. On egin.

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Kantaera motela

Galeria honek argazki 1 du.

Ederra da gogoak ematen dizulako ozen kantatzea. Ia edozein egokiera izan daiteke aproposa horretarako, nahiz eta, taldean eginda irabazten duen jarduera horietako bat den. Kalean, etxean, autobusean… plazera areagotzeko modu bikaina da balizko entzuleentzat kantatzea. Eta, jakina, plazer horrek ez … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina