Etiketaren artxiboa: gaixotasuna

Epilogoa

Galeria honek argazki 1 du.

Beti egoten zen prest zerbait egiteko, batez ere, etxean ordu pare bat eman ondoren. Horregatik, poz aurpegia jartzen zuen afaria  prestatu behar genuela esaten banion, ea lagunduko ote zidan.  Atzetik joaten zitzaidan sukalderaino, eta iritsitakoan, zutik geratzen zen erdian. Guztiari begira. Eta … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Asko ikasten da ipurdiak garbitzen

Galeria honek argazki 1 du.

Ni beti semea nintzen eta haiek gurasoak, beno, amarentzat, batzuetan anaia, beste batzuetan aita, auskalo beste batzuetan nor nintzen, baina, nolanahi ere, orokorrean jarrera egokiak mantentzen genituen. Guraso eta alaba-semeen arteko hierarkia hori errespetatzen genuen. Bakoitza bere lekuan, badakizu. Familiaren … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Esnatzeko modu ugari

Galeria honek argazki 1 du.

Paseoekin hasi nintzen zaintza kontu hauetan, baina, poliki-poliki ardura gehiago hartzen hasi behar. Batik bat, pare bat susto, hori bai, galanten, ondoren, arreba eta biok erabaki genuenetik kaleko-hitzordua uztea. Handik aurrera, neu jaitsiko nintzen amaren etxera eta bertatik aterako ginen. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Solasaldi ederrak

Galeria honek argazki 1 du.

Harrituta nengoen, gero eta gehiago hitz egiten nuen gaixotasunez. Etxean, autobusean, kalean. Nekanerekin, lagunekin, arrebarekin… egia esateko, edonorekin. Aski zen norbaitek konplimenduzko -zer moduz hago?- bat botatzea, erretolikarekin hasi eta gurasoen azken nobedadeak kontatzen hasteko. Borborka hasten nintzela ohartu nintzen. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Atzo dilistak erre zitzaizkion

Galeria honek argazki 1 du.

Eta nori ez zaizkio sekula dilistak erre? Nork ez ditu jantzi, oharkabean, kolore ezberdineko galtzerdiak? Nork ez ditu egunean behin baino gehiagotan ureztatu balkoiko landareak? Nor ez da jaitsi okerreko geltokian autobusetik? Nork ez du estropezurik egin lainoei erreparatzeagatik? Diagnosiak … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Gaixotasuna eta gerra

Galeria honek 2 argazki ditu du.

Gaixotasunak denak aldatzen gaitu, gaixoa eta zaintzailea, nahiz eta denok, behin eta berriro, ahaleginak egin diagnosi aurreko egoera horretara itzultzen. Inoiz izan ginen pertsona normal hori berreskuratzen. Hil ala biziko kontua da gaixotasuna ohikotasun geruza lodiekin asfixiatzea. Hemen ez dago … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina