(Ardoarenak 21) Denoi iritsiko zaigu, inoiz, ez eduki zalantzarik (edaten baduzu behintzat), medikuak, oso serio jarrita, alkohola edateari uzteko aginduko digun une hori. Eta ez dago apelazio edo errekurtso aukerarik, seinale ukaezinez josita daude azken analisiak. Ezingo duzu kontratatu abokaturik. Zer egin orduan?
Medikuaren arabera
eskuartean dudan hauxe
behar du
nire hobe-beharrez
azken baxoerdia
akabo
betirako
hori agindu dit
elkarrekin tabernan geundela
fini
sekulako
agur
papo
zurikeria
hori esatea
antzera kulunkatzen bagara etxerako bidean
bidegabekeria
harentzat hurrengoa bada nire azkena
alferkeria
medikuntza ikasketak bukatu banitu
blindatua neukake gibela
eta ziurrenik
oka gutxiago egingo nuke
osasun publikoa
ardoa baino kaltegarriagoa da
eskola-porrota
edo
kapitalismoa
edo
koka kola
prebentzioa
munduko osasun-mailaren kalkulu-unitaterik ezdeusena
baino ez da
nire kolesterol pribilegiatu eta zibilizatua
eta azkena
saldukeria
medikuak ordaindu dit hurrengo potea
isildu nadin behingoz
utz nezan ardoa edaten bakean