Etiketaren artxiboa: istorioak

Zientzia eta ardoa

(Ardoarenak 40) Zientzia arriskutsua da. Ez bakarrik, etengabe, ardoa aizuntzeko asmatzen dituzten baliabide, tresna, gai, produktu eta abarrengatik, edo laborategietan asmatzen dituzten ardoengatik. Zientzia arriskutsua izan daiteke, baita, zientzialariarentzat ere. Botila ireki eta jenio bat agertzen bazaizu erabateko zoriontasuna goraipatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ardoarenak, Uncategorized | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Dekrepitudea

Galeria honek argazki 1 du.

(Ardoarenak 38) Speyer hiri alemandarreko museoan gordetzen dute munduko ardo-botilarik zaharrena. Bertan topatu zuten, ustekabean, indusketa batean. Erromatar bikote aberats bati, beste mundurako bidaian laguntzeko sartu omen zituzten, ardo-botilak, haien hilobietan.  Duela 152 urte topatu zuten eta orduez geroztik daukate … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Oso basque

Galeria honek 3 argazki ditu du.

(Ardoarenak 36) Zer falta ote  zaio goiko irudiari? Pentsatzen ari naiz, eta ezin zalantza burutik kendu… arrastorik bai? *Badu lana ARDOA (Basque Wine Office) sortu berriak, … ah, ez dela horretarako? Aberri txikia da gurea Stockholmeko hipermerkaturen bateko  apal baten … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Azken txikiteroaren ideologia-lezioa

Galeria honek argazki 1 du.

(Ardoarenak 33) Desagertzeko zorian den arraza mitikoari, inongo gorazarre asmorik gabe, baina nostalgia apur batekin, egindako aipamen gisara uler daiteke hurrengo testua, eta, zer demonio, halaxe da. Teoria   edaten ikasi beharra dago eta ez dago ardo txarrik pobrearentzat   … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Borgoina

Galeria honek 3 argazki ditu du.

(Ardoarenak 28) Ardo garesti demonio horietako bat edateko gogoa ase nahi, eta halaxe egin genuen. Ez dago sekretu handirik.  Ardoarena beste gauza askorekin disfrutatzeko aitzakia baino ez zen. Baina, hori bai, Borgoinako ardoa dastatu genuen, azkenean, baina eskerrak kortxo-kentzekoaz gain … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Dastatu biluztasuna

Galeria honek argazki 1 du.

(Ardoarenak 26) Inbidia eta errezeloarekin irakurtzen ditut ardo-dastatzaileek, ardoak probatu ondoren, haietaz esaten dituztenak. Tamaina bereko errezeloz eta inbidiaz. Alde batetik, gustatuko litzaidakeelako edozeren gainean hainbeste ñabardura sumatzeko gai izatea. Baina, bestetik, ez dakidalako noiz kontatzen ari diren topiko literarioz … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Ardoaren ospea

Galeria honek argazki 1 du.

(Ardoarenak 23) Eraginkorrak izan dira beti ardo-saltzaileak bere produktua jantzi eta ospea emateko garaian. Horri esker du ardoak, beste edari batzuek ez duten itzal “cool” eta kultu hori. Garagardoa eta sagardoa barbaroen edariak baitira Dionisos eta Bacoren seme kutunaren alboan. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Utzi iruzkina

Azken baxoerdia

Galeria honek argazki 1 du.

(Ardoarenak 21) Denoi iritsiko zaigu, inoiz, ez eduki zalantzarik (edaten baduzu behintzat),  medikuak, oso serio jarrita, alkohola edateari uzteko aginduko digun une hori. Eta ez dago apelazio edo errekurtso aukerarik, seinale ukaezinez josita daude azken analisiak. Ezingo duzu kontratatu abokaturik. … Jarraitu irakurtzen

Galeria gehiago | Iruzkin 1