(Ardoarenak 31) Ardo-lata bat dirudi, baina benetan etorkizuna irakurtzeko makina bat da.
Nolako sinesmena halako kataklismoa
etorkizuna ardo-lata batean ikusten baduzu
ez da harritzekoa datorrenaren anoa
metalikoa uniformea indargabetua iraganik gabea opakua ustezkoa
gertatzea
publizitateak ia guriak egin du
gogoaren hurrengo uzta lata batean kabitzen bada
zein lanabes halako iragarpen
etzikoa
goibelagoa
mehatxagarriagoa
ihartuagoa da
ardo txarrarekin egindako aurreikuspenetan
argi tanta batzuk iluntasunean
izatea etengabe irudikatzeko premiarentzat
beste askoren artean
Mencia kopa hau
agian
minerala irekia bizia aldakorra gordina
begitanduko zaizu etortzear dagoena
asmatu ala huts egin
etorkizuna
iragarpena besterik ez delako
handinahiak jotako
pronostikoa
beste teoria bat
gero gerokoak