Ardo-lata

(Ardoarenak 31) Ardo-lata bat dirudi, baina benetan etorkizuna irakurtzeko makina bat da.

Etorkizuna ardo-lata batean ikusten baduzu
ez da harritzekoa datorrenaren anoa 
metalikoa uniformea indargabetua iraganik gabea opakua ustezkoa
gertatzea
publizitateak ia guriak egin du
gogoaren hurrengo uzta lata batean kabitzen bada
 
nolako sinesmena halako kataklismoa
 
etzikoa
goibelagoa
mehatxagarriagoa
ihartuagoa da 
ardo txarrarekin egindako  aurreikuspenetan
 
zein lanabes halako iragarpen
 
izatea etengabe irudikatzeko premiarentzat
beste askoren artean
Mencia kopa hau
agian
minerala irekia bizia aldakorra gordina begitanduko zaizu 
etortzear dagoena
 
argi tanta batzuk iluntasunean
 
asmatu ala huts egin
etorkizuna 
iragarpena besterik ez delako
handinahiak jotako
pronostikoa
beste teoria bat

eta gero gerokoak
 

Kategoria: Ardoarenak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude